Jatorri historiko
eta familiarteko Txakolina Murgialdai baserrian, Oñatin

GURE MAHASTIAK
ETA INGURUAK

Oñatin, Ubao errekaren magalean, Murgialdai baserrian erroturiko mahastiak tradizioa eta benekotasuna dira.


GURE MAHASTIAK
ETA INGURUNEA

Mahastia Murgialdai baserriko oinarrietako bat izan da 1850etik gutxienez, aipamen zaharren arabera. Jatorriz autokontsumorako zen, lehengo garaietako esne-behien abeltzaintzaren osagarri. Gaur egun, gure proiektuak mahastizaintza eta ardogintzaren tradizio hau berpizten du, ingurumenarekiko errespetu handiarekin ardo paregabeak ekoitziz, historiaz beteriko paisaiaren parte izanez eta nekazaritza jasangarriaren inguruan dugun ezagutza ingurukoei helaraziz.

MURGIALDAI
BASERRIA

Murgialdai baserria

Mahastia 1850. urteaz geroztik egon da herrixkan, antzinako erreferentzien arabera, bere ekoizpena autokontsumorako izanik, jarduera horri esne-behien abeltzaintza gehitu zitzaion jaurerri honen historiako beste garai batean.

Mahastia berreskuratu

Gure eginkizuna herrixkaren ardogintzaren jarduera historikoa berreskuratzea eta sustatzea da, kalitate handiko ardoak ahalik eta ingurumena errespetatzen duten moduan ekoizteko. Baserrian dauden mahatsondo barietate eta fenotipo historikoak berreskuratzeaz gain.

DENDA
BERRIA

ERROTZEA
FAMILIA

Gure proiektua familiaren ahalegina da. Mahastien ekoizpena gure eskuz zaindu, lantzen eta gainbegiratzen dugu, batez ere uzta garaian. Aholkularitza tekniko oso kualifikatua dugu, sektorearen aurrerapenetan etengabe trebatuta jarraitzen dugu, EHUrekin elkarlanean, kalitatean eta iraunkortasunean oinarritutako ekoizpena bermatzea.

tapon-09

BISITATU!!

TXAKOLI BAT
DESBERDINA

Mikroklima leun batean forjatua gure txakolina ardo paregabea da. Kokapena, lurzorua, klima gure ardoaren kalitatearen faktore erabakigarriak dira eta hauek Aloña-Aitzgorrri mendilerroan dagoen Ubao ibaiaren magalean dagoen mahastitik hasten dira bidea markatzen.